Azken urteetan Lezamako argazkiak biltzen aritu naiz eta argazki zaletasunak aurrera egin ahala artxibo horretara neure irudiak ere gehitu ditut. Izan ere material gutxi da gurean, oso argazkilari gutxi izan zirelako iraganean edota bilketa lan eskasa egin delako. Kontua da gure herriak baduela zer dokumentatu iruditan, hurrengo belaunaldiek ikusi dezaten nolakoa zen ingurua eta guk ere txoko hauek beste ikuspegi batetik ezagutzeko. Ez dira soilik paisaiak agertuko, herriko ekimenetako argazkiak ere ondare dira eta.
Zuk ere Lezamako argazkiren bat baduzu bidali eta jarriko dugu. Askotan mobilarekin ateratzen ditugun horiek ere baliagarriak dira, orain dela 20 urteko argazkiekin alderatu ezkero kalitatez txukunagoak izaten dira eta askotan. Horrekin batera aspaldiko argazkiak badituzue zaharberrituko ditugu galdu ez daitezen, papera urteen poderioz andeatu egiten da eta.
Argazkiak bidaltzeko e-posta helbidea: gaizkapenafiel@gmail.com
Webguneak aurrera egin ahala ekintza berriak martxan jarriko dira. Bien bitartean ea denon artean bilduma ederra osatzen dugun!
Gaizka Peñafiel
Isuskitza edo bertan esaten den moduan Isekotzan argazkiak ateratzen
Argazkia: Asier Olazar