Lezama Bizkaiko erdialdean dagoen udalerria da, Txorierriko eskualdean kokatutakoa. Mugakide hauek ditu: Iparraldean Gamiz-Fika, hegoaldean Galdakao, ekialdean Larrabetzu eta mendebaldean Zamudio. Asua ibaia da herria zeharkatzen duen ibairik garrantzitsuena. Herriaren sorrera 1024. urtean eman zen eta bertakoak lezamarrak dira. 16,8 km²-ko hedapena du eta 2012an 2476 biztanle zituen. Demografiak gorakada handia eman du azken hiru hamarkadetan.